ENERGIA NUKLEARRA.
Energia nuklearra erreakzio nuklearretan askatzen den energia da. Erreakzio hauek zenbait elementu kimikoen isotopo batzuen nukleo atomikoetan gerta daitezke.
Mota honetako erreakziorik ezagunena, erreaktore nuklearretan arrunta dena, uranio-235 isotopoaren (235U)fisioa da. Hala ere, erreaktoreetan beste isotopo batzuk parte hartzen duten erreakzioak ere gertatzen dira. Naturako erreakzio nuklearrik usuena izarretan gertatzen den deuterio-tritipo (2H-3H) bikotearen fusioa da.
Hedaduraz, energia nuklear deritzo, baita ere, energia horretaz egiten den aprobetxamenduari, esaterako energia elektrikoa edo energia termikoa lortzeko prozesuari, eta aprobetxamendu horren inguruan existitzen den ezagutza eta teknikei.
Gizon hau energia nuklearraren asmatzailea da.ENERGIA NUKLEARRA
1.- Zer da energia nuklearra ?
2.- Nola asmatu zen ?
3.- Nola sortzen da elektrizitatea eta nola aprobetxatzen da bere energia ?
4.- Abantailak
5.- Eragozpenak
6.- Berriztagarria ala berriztaezina ?
7.- Istripuak
1.- ZER DA ENERGIA NUKLEARRA ?
Energia nuklearrra erreakzio nuklearretan askatzen den energia mota da. Energia nuklearra elementu kimikoekin (uranioarekin) egindako energia mota da, eta horretarako zentral nuklearrak sortzen dira.
2.- NOLA ASMATU ZEN ?
Ernest Rutherford-ek eta beste físico batzuk atomoen barruan energia zegoela frogatu zuten, 1.900.urtetik aurrera. Energia nuklearra atomoen banaketaz edo fisioaz lortzen da, materia gutxirekin energia lortzeko. Uranioaren fisio nuklearra da energia nuklearra lortzeko metodo erabilgarriena.
3.- NOLA SORTZEN DA ELEKTRIZITATEA ETA NOLA APROBETXATZEN DA BERE ENERGIA ?
Uranioaren nukleoaren fisioaren bidez, bero karga handiak askatzen dira eta horiek elektrizitatea sortzeko gai dira. 1942.urtean lehenengo planta nuklearra sortu zen EE.UU-etan eta hortik atera zen lehenengo bonba atomikoa. Behin 2.munduko gerra bukatuta 1957.urtean jarri zuten martxan energia nukleareko lehenengo planta elektrizitatea lortzeko komertzial mailan. Planta horretan uranioko erreaktorearen nukleoa uretan sartuta zegoen. Fisioaren ondorioz, ura berotzen zen eta lurrindu egiten zen, eta bapore horrek turbina bat mugitzen zuen. Horrek generadore bat martxan jartzen zuen, eta generadoreak korronte elektrikoa sortzen zuen. Sistema honekin, materia gutxirekin energia kantitate asko sor daiteke.
4.- ABANTAILAK :
Oso uranio gutxi behar da energia kantitate handia lortzeko, eta gainera uranio erreserba handiak daude oraindik.
5.- ERAGOZPENAK :
Hasieran, elektrizitatea produzitzeko metodo ekologiko eta ekonomikoa zela ematen zuen. Energia nuklearra 60.hamarkadan garatu zen, baina, azkar konturatu ziren atomoaren fisioak zabor radioaktibo asko sortzen duela, milaka urtez irauten dutenak. Hondakin erradioaktibo horien tratamendua arazo larri bihurtu da, eta mingarria izan daiteke gizakientzat minbizia sor dezakeelako. Erradiaktibitatearen arriskuak zentral nuklearretan segurtasun neurri zorrotzak hartzera behartzen gaitu.
6.- BERRIZTAGARRIA ALA BERRIZTAEZINA ?
Energia mota hau berriztaezin da. Energia-iturri hau, uranioa, erabili ahala agortzen da, eta kantitate mugatuan dago. Hortik sortutako elektrizitatea oso kantitate handian eta bizkor kontsumitzen da.
7.- ISTRIPUAK :
Energia nuklearra 80.hamarkadan arazo handia izaten hasi zen, erresiduo erradioaktiboengatik eta erreaktoreen seguritatearengatik. 1986.urtean Ukranian, Chernobil-go istripu nuklearra gertatu zen. Horren ondorioz gutxienez 2.500 pertsona hil ziren, eta 9.000 pertsona baino gehiago hil ziren geroago minbiziarengatik. Horretaz gain, joan den urtean beste istripu oso larria gertatu zen Fukushima-n (Japonian) jende pila bat hil zena.